Mahai ingurua: Gurasoen esperientzia euskal eskola publikoan


Gurasoen esperientzia


euskal eskola publikoan


MAHAI INGURUA


Ondarreta herri eskolako gurasoek Andoaingo udalaren laguntzarekin mahai inguru bat antolatu dugu otsailaren 3an Basteron arratsaldeko 6etan.

Parte-hartzaileak gurasoak dira eta euskal eskola publikoan bizi diren esperientziei buruz hitz egingo digute. Adibidez:

  • Zergatik hautatu zuten bere herriko eskola publikoa bere seme/alabentzat?
  • Zein izan da erabaki horretatik gauzarik onena?
  • Zein balio eta indargune ikusten dizkiote eskola publikoari?

Galdera hauei eta hainbat besteei erantzungo diete. 

Anima zaitez etortzera!

Mahai ingurua euskeraz izango da eta aldi bereko itzulpen zerbitzua egongo da.

Zalantzak badituzu, eskolako gurasoekin harremanetan jarri: ampaondarreta@gmail.com

Eskola ezagutu nahi baduzu, deitu Zuzendaritzara eta erakutsiko dizute: 943592756



Comentarios